Bere ibilia eta bere troparena geldiarazi zuen Castillo kaboak. Ahozko agindurik gabe, eskua jasorik, western zaharretan zalduneriaren buru doan ofizialak nola. Mailoan gora ari zirenek, ordea, ez zuten jaka-urdinik soinean, atorra gorriak baizik. Kaboaren atzetik lagun bakarra zihoan, Ander. Eta ez batak ez besteak zaldirik ez zuten ipurdi azpian. Hogeita bost minutu joan berriak ziren, gehiagorik ez, autoa bide bazterrean utziz geroztik. Denbora aski, ...
24,40 €